Parte hartzeko baldintzak
- Izen emate fitxaren derrigorrezkoak diren atal guztiak bete behar dira. Familia edota legezko tutoreen baimen esplizitua jasoko da.
Ordaintzeko bidea
- Udaleku irekien Kuota Claret Askartza Kiroldegiko udaleku irekietan izena eman duten guztiei, Askartza Asti Taldearen izenean, 2026eko ekainaren 15ean ordainagiri bat luzatuko zaie bankuigorpenaren bidez (KUTXABANKen bitartez).
- Bajaren kasuan, ordainagiriak luzatu ondoren, ez da inolako kopururik itzuliko, behar bezala justifikatutako gaixotasun- edo istripu-kasuetan izan ezik (medikuaren egiaztagiria adierazita); kasu horietan, % 50 bakarrik itzuliko da, baina ekainaren 20aren ondoren bada, matrikularen zenbatekoaren % 30 baino ez da itzuliko; behin udalekua hasita, ez da dirurik itzuliko.
- Kanpamendua behin hasita, antolakuntzarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik edo arrazoi larriengatik, eten behar izatekotan, gauzatu gabeko egunei dagokien diru kopuruaren %50 baino ez da itzuliko.
- Etete-erabakia udalekuaren hasiera baino aurreko astean jakinarazten bazaigu, kuotaren zenbatekoaren % 80a baino ez da itzuliko. Izan ere, dagokion udalekua hasi aurretik eta, are gehiago, hasi ondoren, gastu komun ugari egin beharko edo egin behar izan dira jada.









